XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); lenengo errialde ura Txinatar Arresiaren iparraldean dago, eta Sanxelipu-tik oso urrun beraz; eta Yegnanfu are urrunago bearbada.

Illabete bat aurretik ibilli nintzan bazter aietan, eta banekien ongi zenbateko bidea dagoen araiño.

Azkenez, bederatziak aldera, Txiaomi edo Arabia-garizko zukua eskaiñi ziguten.

Nere bi lagunak doi-doi mustatu zuten; nik, jateko ta jateko esan nien, eta ez esan bakarrik, baita neronek azkar janez erakutsi ere.

Alperrik ordea! Jatekotxotxak katilluan utzirik, an zeuden nere lagun gaxoak, gogoeta illunetan pulunpatuak.

Nik nere aldetik ustu nituen eztakit zenbat katillu, baiña filosofo-gisa jaten nuen.

Jan zazue, esaten nien nere lagun errukarri aiei; orain baduzue jatekoa, ta jan zazue; ibilketa luzea egin bearko dugu agian, eta non afalduko dugun eztakigu.

Baiña aiek, laster etxera itzuli bear zutela etsirik baleude bezela, etzuten jaki erresumindu ura jan nai.

- Isidro Anaiak, bere buruari poliki eragiñez, ola zion: Ostu dizkiguten mandoen gaiñean eramango gaituzte, eta patxada ederrean joango gera.

- Bai zera, erantzun genion;(...).